XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zubiaren tentsio-gune garrantzitsuenetan jartzen dituzte lehergailuak Simoneren esku trebeek.

Metxa labur bat prestatu eta oihu egiten dizu: - Ospa hemendik! - Bizikletara igo eta zubia zeharkatzen hasten zaretenean, Kruptschen autoak bihurgunea kirrinkaka hartu... eta draka! gelditzen da.

Igarri egin izango dio zuen azpilanari.

Gogor ematen diezue pedalei zubian aurrera, metxaren kontra lehian.

Baina zure bizikletaren gurpilak harri batekin tupust egin, eta erori egiten zara.

Simonek ez zaitu ikusten eta aurrera jarraitzen du.

Zutitu eta berriro bizikleta gainera igotzen zara, baina beldur zara beranduegi izango ote den.

Ez duzu oker pentsatu.

Oraindik zubi gainean zaudela egiten du eztanda dinamitak.

Zeure oinpean ari da hondoratzen lurtzorua.

Misioa Simonek, berak bakarrik, amaituko duen itxaropena besterik ez zaizu geratzen. AMAIA.